30 de mayo de 2011

MAKING GERNIKEN!

Ekainean Making proiektua jarriko da martxan Gernikan.


BOOK TRAILERRA
Oraingo honetan Irati Jimenez-en Atsekabe zaitut aukeratu da ikus-etzunezko formatura pasatzeko.

Datak
    Teoria eta prestaketa: ekainak 15, 16 eta 17an, 17:00-20:00
    Grabaketa: taldearen arabera


Lara Izagirre zine zuzendaria izango da proiektuaren gidari


KOMIKI DIGITALA
Anartz Aranguena komikigilearen eskutik, komikiaren lengoaia eta tresna digitalak ezagutuko ditugu. Ez da marrazten jakin behar. Era erraz eta profesional batean zure istoria sortzea lortuko duzu.
Datak
    Ekainak 18 eta 19, 10:00-12:30

ANIMATU ZAITEZ!
Apuntatzeko: 94 627 02 01 / liburutegia@gernika-lumo.net

26 de diciembre de 2010

A las 5 donde siempre












Aupa tropa! Eibarreko workshopa amaitu eta gero, etekinak erakusten dautzueguz, momentuz lehenengo bikotearen lana bakarrik dogu baina itzela da! Ia beste partaideak animetan jakuzan euren arte lana bidaltzen....

Bueno, hemen lagaten dotzuet Jose Elias eta Ekhiotzen "A las 5 donde siempre" deituriko komikia. Eibarreko kasuan, ez genduan book trailerrik egin, komikia baino ez, eta horregaitik egin genduzan 3 komikiak (edo egiteke dagozanak) guztiz desberdinak dira... zuek berton, ikusi eta gozatu!!

7 de diciembre de 2010

25 de noviembre de 2010

Durango eta Iurretakoen grabaketaren argazkiak

Pasaden asteburuan gure zinegileak Muxikako tren geltokian grabaketa egiten egon ziren. Larunbata goiz osoa igaro zuten filmatzen eta ostean Lararen aitak prestatutako bokatak jan zituzten. Making-eko kuadrilakoez gain, aktore/sa talde batek ere parte hartu zuten. Eskerrik asko guztiei!!!!
Hemen usten dizkiuet argazki batzuk ikusteko zelan doan trailerra:




12 de noviembre de 2010

Duragoko Komiki saioa









Bueno, ba ikusi dozuenez Zornotzakoa badoa martxan, zelan amaituko daben dudarik ez dekogu, ederto seguru!! etekinak ikusi artean, hemen lagatzen dotzuegu Durangoko Dream-team-ak egindako lan paregabea....hori bai, nahiz eta istorioa askorik ez ulertu, ia nork asmatzen dauen zegaz egin zebiezan trenbideko burdinak, pentsau pentsau!!!

8 de noviembre de 2010

Zornotzako Trailerra grabatzen...argazki batzuk



Hauek dira aste buru euritsu honetan egineko "barrukaldeko" grabaketetako hainbat argazki, bukatzerakoan making off-a eratuko dugu....