26 de octubre de 2010

Making - Komiki tailerra martxan
















Aupa danori!! gaur zornotzan komiki tailerraren lehen saioa (eta bakarra) izan dogu, durangokoarekin batera momentuz bigarrena. Barriz be, book-trailerari zuzendutako lana egin dogu gure storyboard-a sortzeko ahalegin bat eginez eta horrela komiki digitalari beste erabilera bat emonez.

Zornotzako neskek lan handia egin dabe, kameraren alde bietan lotsarik ez daukiela argi utziaz eta primerako storyboard bat sortuaz. Aurreko astean zornotzako taldeak Lara Izagirrerekin egin zuten lan paregabeari esker, gaur erraz izan dogu, Joseba Sarrionandiaren "Narrazioak" liburutik ataratako "anderea eta inkuboa" ipuinaren gidoia eginda utzi eben eta gaur gauzak arin-arin joan diraz.

Danok jakingo dozuen lez, storyboard-ak kontextuz kanpora ez dauko zentzu handirik, gero egingo daubien book-trailerarendako tresna bat baino ez da izango; ez saiatu istorioa gehiegi ulertzen eta gozatu egin daben lanaz!

Bueno, txaparik emon barik, hobeto zuek ikusi daizuen. Erabili doguzan tresnak anitz izan diraz, baina besteak beste, argazki kamera, argazkishopa eta beste trukotxuren bat... hori bai, atrezzoa, gogoak eta irudimen guztia eurek jarri dabe, aupa ekipo!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Comenta Aquí.